Aisialdiko Bosko Anitz Taldea
Laburunbatero
Bosko Anitz, Aisialdirako kluba da non larunbatero ekintza desberdinak antolatzen diren 9 urtetik aurrera dituzten gazteentzat (LH 4. Maila). Larunbatero Urnieta eta inguruko neska-mutilekin elkartuko gara, ondo pasatzeko gogo handiz, pozez zein sormenez beteriko giroan murgilduta.

Ordutegiak
KLUBA – 15.30tatik 19.30tara
LH 4. Mailatik DBH 2. Mailara arte jokoak, txapelketak, futbolin-a, ping-pong, tailerrak (kantua, dantza, antzerkia, zine, eskulanak…), pelikulak, irteerak (Txuri Urdin izotz jauregia, Bilboko PIN, Ondarreta-Igeldo…), elkarbizitzak, jaialdiak (Don Bosko, Onyi…), iñauterietako konpartsa…
GAZTE ZENTROA – 15.30h – 21h
DBH 3. Mailatik aurrera: gazteak berak dira bere Aisialdiaren protagonistak.
Harremanetarako
Izen-ematea
Izena emateko ondorengoa ekarri behar duzue:
- Izen-emate orria
- Argazki bat (bazkide txartelerako)
- 21€ (urte osorako parte-hartze kuota)

Gainera Klub-eko txikienak laguntzen elkarlanean aritzen gara.
Begirale talde ezin hobe bat zain duzue, ondo pasatzeko gogo handiz, asialdi hezitzaile batean, Urriaren 11-tik aurrera Bosko Anitzen lokaletan, Urnietako Salesiarretan.
Zuen lagunak eta ezagunak gonbidatu ere, gurekin ezin hobeto pasatzeko.
ANIMATU! GONBIDATUAK ZAUDETE!