Euskararen Txantxangorria C1

C1- Euskara

C1 PRESTATZEKO EUSKARAKO ESKOLA BEREZIAK

Azken 3 urteotan Hernaniko Udal euskaltegiarekin elkarlanean egin izan dugun modura, dagoeneko bi talde C1 mailako agiria eskuratu ahal izateko lanean ari dira. Astean ordu beteko bi saio eta tutoretza indibidualizatuak izaten dituzte ikasleek.

Asistentzia eta lan eskakizunak betetzen badira, ordaindutako diruaren kopururik handiena itzuli egiten dute udalek uztailean, eta ikastaroa oso merke ateratzen da.

 

IKASTAROAREN HELBURUA

  • C1 titulua ateratzea 2019-2020 ikasturtean.

ZER IKASIKO DA IKASTAROAN

  • C1 ateratzeko idazlan egokiak egiten.
  • Ahozko azalpena maila jasoan egiten, ahozko probari begira.

LAN EGITEKO MODUA

  • Aurrez aurreko eskolak taldean.
  • Ikasle bakoitzari banakako diagnostikoa eta jarraipena egingo zaio tutoretzen bidez.

MODULAZIOA

  • Bi egun astean, guztira: astean 2 ordu + tutoretzak
  • Ordu beteko saioko + 30´tutoretza.
  • Tutoretzak:
    • Tutoretza banatzeko egutegi bat adosten da.
    • Tutoretzara txandan-txandan etorriko dira ikasleak, tutoretzako ikasle bat.

TOKIA ETA ORDUTEGIA

  • Eskolak ikastetxean bertan izaten dira, bertako eskolak amaitu ondoren
    • Talde batek astearte eta osteguna 15:30-16:30
    • Beste taldeak, asteazkenetan 15:30- 16:30 eta ostiraletan 14:30-15:30

PREZIOA, ORDAINTZEKO MODUA ETA DIRU-LAGUNTZAK

  • Ikasturteko osoa: 235,30 €
  • 3 epetan ordaintzeko: urrian, abenduan eta otsailean (77,64€ bakoitzean)
  • Udaletxearen diru-laguntzak ikasleentzat:
    Urnietarrentzat %80
    Hernaniarrentzat %90

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *