Bertso Jaialdia 2018

Bertso Jaialdia

Maiatzaren 6an, arratsaldeko 17:00etan Salestar Ikastetxeko antzokian, kurtso amaierako Bertso Jaialdia ospatuko dugu. Urteroko legez, Gipuzkoako Bertso Elkartea eta Urnietako Udalaren laguntzaz, Magale ikastetxeko 5.eta 6.mailako eta DBH 1. mailako ikasleek, astero-astero bertsolaritzako klasea jaso dute Unai Ormaetxea bertsolariaren eskutik.
Ikasturteko lanketa hori jendaurrean azaltzeko helburuarekin, ikasleek beraiek sortutako bertsoekin,saio zoragarria prestatzen ari dira, plazagizon eta plazemakume galantak direla erakutsiz.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *