fbpx

Berriak

Batxilergo Teknologia

Batxilergoko ikasleak Teknologian

Batxilergoko 1. mailako ikasleek gozatu egiten dute tailerreko praktikekin 1.Batxilergoko Teknologia adarreko ikasleek klaseetan egiten dituzten ariketen bidez, Lanbide Heziketan edota Ingeniaritzaren munduan landuko dituzten hainbat ariketa praktikoen munduan murgiltzen hasten dira, honela, ikasleak bere etorkizunean hautatu nahiko duen bidearen argibide izan daitezkeelarik.

Ni bizi naiz baserrian…

HH2 urteko haurrak baserritar bihurtu dira. Baserritarra izatea nolakoa den esperimentatu dute, eta lan egiten duten animaliak eta elementu naturalak ere ezagutu dituzte. Behiak jetzi dituzte, arrautzak bildu,barazkiak landatu… Begira zein ondo pasatu duten!

Asier Irazusta klasean

EHU-ko irakasleen masterrean

Magale Ikastetxea EHU-ko irakasleen masterrean STEAM proiektuak azaltzen   Duela egun batzuk Magale Ikastetxeko Asier Irazusta EHUko Irakasle Masterreko ikasleekin egon zen Magale Ikastetxean zientzia eta teknologia proiektuak nola lantzen diren azaltzen. Magalek berrikuntza pedagogiko bide luzea du ikasleei ikaskuntzan gehien laguntzen duten metodologiak txertatuz. Kasu honetan Asier Irazustak ikastetxean  gertatu den bilakaera azaldu du, …

EHU-ko irakasleen masterrean Read More »

Bullying tailerra 2

Bullying taillera

DBH 1go mailako ikasleek, Baketik-en eskutik jasotako tailerrean parte hartzeko aukera izan dute.   Gaur egungo gizartean hainbestetan entzuten dugu bullying hitza dela eta, gure ikastetxeko DBH 1go mailako ikasleek, Baketik-en eskutik jasotako tailerrean parte hartzeko aukera izan dute duela gutxi. Tailerrak hiru zati zituen: antzerkia, foruma eta tailerra. Lehenengo zatian, tailerreko gidariek, ikastetxe batean …

Bullying taillera Read More »

Elhuyar proiektuak 1

Elhuyar proiektuak

Elhuyar zientzia eta teknologia azokako proiektuen aurkezpena ikastetxean Aurten ere beste urte batzutan bezala DBH3-ko ikasleak Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzen ari dira. 2.ebaluazioan zehar ikasleek taldeka gizartean aurki dezakegun arazo edo behar bat aukeratu behar izan dute, eta ikerketa zientifiko edo proiektu teknologiko bat garatu dute arazo horri erantzuna emanez. Landu dituzten gaiak askotarikoak …

Elhuyar proiektuak Read More »

Start Innova

Start Innova

1.Batxilergoko ikasleak eta Start Innova Urtero bezala, 1.Batxilergoko ikasleek Start Innova programan parte hartu dute. Ikastetxe bakoitzari enpresa aholkulari bat dagokio eta gure ikastetxeren aholkularia Fundación Michelín enpresa izango da. Pandemia egoera dela eta ohikoa zen enpresa aholkulariaren instalazioetara bisita ezin izango denez egin, topaketa birtuala batekin ordezkatu ditugu aipaturiko bisitak. Alde batetik enpresa aholkularia …

Start Innova Read More »

Gora inauteriak!!

Inauteriak Magalen! COVID-19a dela eta, aurtengo festa gurasorik gabe egin dugu, soilik ikasle eta irakasleen artean. Dena den, beti bezala, dantza, irribarrea eta musika izan ditugu nagusi! Ikusi prestatu dugun bideoan!

Batxilergoa

Flipped Classroom metodoa

Flipped Classroom metodologia Ekintza Ikastolara eraman dugu. Urtarrilaren 25ean, Lierni Goenaga, Urnietako Magale ikastetxeko berrikuntza arduraduna, Donostiako Ekintza ikastolara joan zen gure ikastetxean integratuta daukagun Flipped Classroom ikaste sistema azaltzera. Duda eta interes handia azaldu zuten eta gehiago jakiteko gogoarekin ere gertatu ziren beraietako batzuk.   Flipped Clasrroon irakaste sistemak beste edozein metodologia erabiltzeko aukerak …

Flipped Classroom metodoa Read More »

Santa Ageda bezpera degu…

Santa Ageda! COVID-19a gorabehera, gaur egun polit hau ospatu dugu ikasleekin, nahiz eta aurtengoa desberdina izan den: helduek ikastetxeko txikienei abestu diete, hala, txikienak gure tradizioa barnera dezaten. Gora Santa Ageda!  

On Bosco azoka

On Bosco eguneko azoka

IKASLEEN IDEIA ETA PROIEKTUAK, ON BOSCO EGUNEKO PROTAGONISTAK.    Covid-19 dela eta aurten ezin izan dugu On Bosco astea beti bezala ospatu. Atzean utzi ditugu magoak, musikariak eta jolasketa ordu luzeak. Hala ere, ikas komunitatearentzat hain garrantzizkoa den egun hau ikaslegoari protagonismoa emanez ospatu nahi izan dugu, beti ere segurtasun neurri guztiak bermatuz. Horregatik, euren …

On Bosco eguneko azoka Read More »