fbpx

Berriak

Aitatxok Argitxo ekarri du gelara.

Gaur arratsaldean Argitxo gure gelara etorri da,baina ez da bakarrik etorri.. aitatxo batekin etorri da!Davidek Argitxoren ipuina kontatu eta abestia abestu digu, eta gainera Inauteriak laster direnez maskara bat egiten lagundu digu. Ze arratsalde polita pasa dugun, milesker David…eta milesker Argitxo!

SuperH ipuin musikatua

SuperH-ko Ipuin Musikatua

 IPUIN-MUSIKATUA: SuperH hontz zuriaren lurraldean   Superheroi, izar, sorgin eta hontzen artean ibili dira azken aste hauetan Urnietako Magale Ikastetxeko 2.DBH-ko ikasleak. Izan ere, gizartearekin zerikusia duen arloarteko proiektuan dihardute eta bertan, Miren Amuriza bertsolari bizkaitarrak idatzitako “SuperH hontz zuriaren lurraldean” ipuina oinarri hartuz, ipuin musikatua antzeztuko digute otsailaren 14an, arratsaldeko 17:30ean eta 19:00etan Sarobe …

SuperH-ko Ipuin Musikatua Read More »

Magale Ikastetxea

Matematika tableten bidez LH 2. eta 3. mailan.

Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren mailako ikasleak, tabletekin Matematikako ariketak errepasatzen aritu gara.! Sekulako esperientzia izan da guretzat eta noiz errepikatu desiratzen gaude! Zenbat ikasi dugun eta zer ondo pasa dugun ariketa matematikoak tabletaren bidez egiten!

Circus Party (2 urte)

“Sudurrean gorri, bihotzean irri 2 urteko umeak maitagarrri”.  Circus  Party Magale ikastetxera iritsi da!! Bertan joko ezberdinak eta jolas politak egin ditugu. Magia eta ilusioz beteriko hilabetea izan dugu. Ikusi ikusi!

Greenpeace

Greenpeace-ko bolondresak ikastetxean

  GREENPEACE-KO BOLONDRESEN HITZALDIA ALDAKETA KLIMATIKOARI BURUZ   Gaurko egunean klima aldaketari buruzko sentsibilizazio hitzaldi interesgarria izan dugu Magale– Salestar ikastetxean. Greenpeaceko bi boluntariok, Nicolas alemaniarrak eta Miren donostiarrak, gizakiaren eraginaren ondorioz natura eta planeta jasaten ari diren arriskuei eta ondorioei buruzko aurkezpena egin dute. Planetaren egoera orokorrari buruzko argazkia eskaintzeaz gain, horri aurre egiteko …

Greenpeace-ko bolondresak ikastetxean Read More »

L.H. 4 Gozokizko organoak

Nutrizio-funtzioaren gaiaren barruan, giza-aparatu ezberdinen oso maketa goxoak prestatu dituzte 4. mailako ikasleek edukinak errepasatzeko. Era dibertigarri eta gozo honekin  gorputzeko atal ezberdinak landu dituzte eta gainera oso gustura aritu dira elkarrekin lanean. Argazki gehiago

H.H. 3 Paperezko elur panpina

Neguan gaude eta gaur 3 urteko ikasleok paperezko elur panpina egin dugu. Horretarako, mota ezberdinetako paperak erabili ditugu: pinotxo papera, zeta papera, pegatinak, komuneko papera… Ikusi nolako  elur panpin polita osatu dugun. Argazki gehiago

Bertsolariak Gaztedi Astean

Bertsolariak Gaztedi Astean

Bertsolariak izan ditugu Magale Ikastetxean Gaztedi astean antolatutako ekintzen barnean.   Badoa Gaztedi Astea aurrera eta ekintza bereziekin jarraituz, gaurkoan bertsolariak izan dituzte ikasleek aurrez aurre eta ez gainera edozein. Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin etorri dira, lehenengoa Gipuzkoako  Bertsolari Txapelketako azkeneko txapelduna eta bigarrena berriz finalista. Bi emanaldi eskaini dituzte, lehenengoa DBH-ko ikasleentzat eta …

Bertsolariak Gaztedi Astean Read More »

Bidasoako jokalariak

Bidasoa eskubaloiko jokalariak ikastetxean

Bidasoa eskubaloiko jokalariek eta Juan Mari Morales beraien fisioterapeutak, bai osasunean bai eguneroko bizitzan kirolak duen garrantzia azpimarratu dute.   Gaur goizean Asobal ligan jolasten duten Bidasoa Eskubaloi taldeko 5 jokalari profesional etorri dira ikastetxera: Iker Serrano, Kauldi Odriozola, Leo Renaud, Thomas Tesorière eta Paco Barthe. Jokalariek azpimarratu dute kirola gustatzen zaiela, eta bizitza estilo …

Bidasoa eskubaloiko jokalariak ikastetxean Read More »

Gaztedi Astea- Semana de la Juventud

On Bosco, Gaztedi Asteko egitaraua

Magale-Salestarrak ikastetxean On Bosco-ko Gaztedi Asteko egitaraua. Kultura, ekonomia, gizartea, politika… beste behin ere Gaztedi Astea ekintzez beteta dator Urnietako Magale Salestar ikastetxera. Urtarrilaren 31n On Bosko Salestar patroiaren egunarekin bat eginez, hainbat ekintza antolatzen dira. Jolas-garaietako txapelketak Beste behin ere, jolas-garaietan txapelketak antolatu dira. Beraz, Magale Salestar ikastetxean ikasle eta irakasleak jolasean ibiliko dira …

On Bosco, Gaztedi Asteko egitaraua Read More »