Batxilergoko ikasleak Alemanian

Batxilergoko ikasleak nazioarteko topaketa batean

1go Batxilergoko 11 ikasle Nazioarteko topaketa batera joan dira Alemanira.

Aste honetan, Magale ikastetxeko 1. Batxilergoko 11 ikasleek Erasmus+eko nazioarteko topaketa batean parte hartzeko aukera izan dute Finlandia eta Alemaniako ikasleekin batera. Topaketa hau, Alemaniako Aurich herrian ospatu da eta aste beteko iraupena izango du.

Berotze globala gaia ardatz izanik, aldaketa klimatikoa eta berotegi efektuaren inguruan sakondu zuten gure ikasleek Finlandia eta Alemaniako ikasleekin batera. Gai honen inguruan hausnartu, beraien kezkak elkarbanatu eta arazoari irtenbidea emateko zenbait proposamen egin zituzten.

Hau guztia, elkarren artean ingelesez komunikatuz. Honetaz gain, Euskal Herriko kultura ezagutarazteko ondorengo jarduerak egin zituzten: gure hizkuntza, paisaia eta ohiturak aurkeztu, Agurra dantza eskaini, parte hartzaile guztiekin kalejira antolatu eta sokatirako tiraldi batzuk burutu. Egonaldian zehar, zenbait tailer ere landu dituzte, hala nola, dantza, egunkaria eta kale antzerkia.

Batxilergoko ikasleak Alemanian
Batxilergoko ikasleak Alemanian

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *