Resultados de Bachillerato

Batxilergoko emaitza akademikoak

 

BATXILERGOKO EMAITZA AKADEMIKOAK; GURE IKASLEGOAREN ETORKIZUNA ERAIKITZEN.

 

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluaziorako azterketara (Selektibitatea) lehenengo deialdian aurkezten diren Magaleko ikasleen %100ak gainditzen du proba, eta horien gehiengoak nahi dituzten ikasketak egitea lortzen du.

 

Batxilergoko eta unibertsitatera sartzeko proben emaitzak funtsezkoak dira ikasleentzat. Emaitza horiek euren etorkizunean izango dute eragina, egin beharreko ikasketak eta ze unibertsitatetan egin baldintzatuko dietelarik. Horregatik, Batxilergoa zein eskolatan ikasiko dugun aukeratzeko orduan, datu horiek interes berezia dute.

Eskatu bisita

DBH eta Batxilergo arteko nerabeek euren bizitzako garai berezi bat bizi dute; ziurgabetasun eta beldur garai bat, batetik, eta ilusio, hazkunde eta heltze garaia, bestetik. Magaletik oso argi daukagu heldutasun prozesu horretan guztian gure babesa, gure hurbiltasuna eta pizgarri motibatzailea behar dutela beren oztopoak gainditzeko gai izan daitezen eta GUZTIEK nahi dituzten jomugak lor ditzaten. Gure helburua da, irakasle guztiena, ikasle guztiek beren helburuak lortu ahal izatea.

Horregatik pozten gara urtez urte selektibitatera lehenengo deialdian aurkezten diren Magaleko ikasleen %100ak proba gainditzen duela ospatzeaz.

Gainera, lortzen duten prestakuntza eta emaitzei esker ikasleen gehiengoak nahi dituzten unibertsitate-ikasketak egiteko aukera du.

Bestalde, hasiera-hasieratik, eta gure balio eta helburuekin bat etorriz, Magale ikastetxearen zutabeetako bat premia handienak dituzten ikasleei laguntzea izan da eta da. Adin horietan ikasleek zeharkatu ditzaketen zailtasunak era askotakoak dira. Hala ere, urtero egiaztatzen dugu lortu nahi diren emaitzak lortzen ditugula, ikaslearen potentziala eta hezkuntza giroa eta irakasleen hurbiltasun eta inplikazioaren arteko konbinazioari esker. Horren adibide da ikasle asko ditugula Oinarrizko Lanbide Heziketan hasten direnak, eta bide horri esker Goi Mailako Heziketa Zikloak egiten amaitzen dutenak; edo baita Unibertsitatean ikasten dutenak ere.

Argazkiak joan den urtean ikastetxean ospatu genuen Batxilergoko graduazio festakoak dira.

Batxilergoko graduazio festa
Batxilergoko graduazio festa
Batxilergoko graduazio festa
Batxilergoko graduazio festa

Eskatu bisita / Solicita visita

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *