Batxilergoa Magale Ikastetxean

Batxilergoko arloen aukeraketa

BATXILERGOAN: ZURETZAKO EGOKIA DEN ARLOEN AUKEREN DISEINUA !!

Batxilergoan aukeratzen ditugun espezialitate eta arloak garrantzitsuak dira ikaslearen etorkizunerako eta erabaki horretan aukeraketa zabalena eskeintzen dugu Magale Ikastetxean.

 

DBH-ko ikasketak bukatu ondoren erabaki garrantzitsuak hartu behar ditugu. Zer ikasi eta zer egin nahi dugu etorkizunean? Ikasle askoren aukera Batxilergoa ikastea da eta Magale Ikastetxean Zientziatako batxilergoaren barruan ibilbide zientifikoa eta teknologikoa eskeintzen ditugu.

Ikasle bakoitzak ezaugarri konkretu batzuk ditu eta baita bizitza ulertzeko lehentasun eta helburu desberdinak. Batzuk benetako bokazioa dute; adibidez medikuntza edo erizaintza ikasteko. Beste batzuentzat ordea, epe laburrean kirola da beraien lehentasuna, eta ikasketak eta kirola egin nahi dituzte batera. Beste batzuk argi ikusten dute hasieratik Goi Mailako Lanbide Heziketa egin nahi dutela Batxilergoa bukatu ondoren.

Magale ikastetxetik gure ikasleen behar eta egoera guzti horiei erantzuna ematen diegu eta hori Batxilergoan dauden gaien antolakuntza eta irakasleen laguntzaren bitartez  lortzen dugu.

Gaiak lantzeko garaian guztietan bermatzen da Batxilergoan eman beharreko maila. 2.mailan dagoeneko ikasleek erabakita izaten dute Unibertsitatera edo Lanbide Heziketara joan nahi duten. Unibertsitaterako Sarrera azterketa egin nahi duten ikasleekin lanketa berezi bat egiten da froga hau ondo prestatzeko. Honela, eskeintzen dugun ikasgai diseinuak, Unibertsitateko ikasketa zabal baterako ondo prestatua egotea bermatzen du, hala nola, ingenieritzak edo medikuntza besteak beste.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *