fbpx
Orientatzailea ikasleak gomendatzen

Batxilergoa modu erosoan, Magale Ikastetxean

Batxilergoa egin nahi duzu eta notarik ez duzu behar? Bi urte horiek modu atseginean gainditzeko aukera duzu Magale Ikastetxean. Zure gustuko kirolarekin edo zaletasunarekin batera egin ahalko duzu batxilergoa. 

Batxilergo erosoa izan duten bi gazte
Ikus bideoan ikasle ohi hauen testigantzak

Unibertsitate-karrera edo lanbide heziketako gradua egiteko batxilergoa behar duzu? Baina ez duzu notarik behar? Futbola edo edozein zaletasunekin jarraitu nahi? Magale Ikastetxean aukera ederra duzu batxilergoa modu eroso batez gainditzeko. Hala, futbola, arrauna, pianoa, margolaritza… Zure ohiko beste jarduerak mantendu ahal izango dituzu. 

Izan ere, oso eskola “konpletoa” dugula dio Magale Ikastetxeko orientzatzaile Aitziber Erzibengoak. Alde batetik, akademikoki, “nota ona” atera nahi duenarentzat, “ongi prestatu” nahi duenarentzat. Beste aldetik, batxilergoa modu “goxo eta atsegin” batez egiteko aukera ere ematen du Magale Ikastetxeak. 

Nola? Lehenik, zentro txikia izanik, ikasle guztiak ondo ezagutzen ditugulako. Hala, ikasleei “asko-asko” laguntzen zaiela azpimarratu du Erzibengoak. Izan ere, Magalen “gertutasuna, giroa eta gizabanakakoaren errespetoa izugarriak” dira; zentroaren ardatza baitira hiru horiek. Hori dela kausa, irakasleek gertuko jarraipena egiten diete ikasleei modu hurbil batez beti. 

Magale ikastetxean eroso egin dezakezu batxilergoa

Tutoretza eta jarraipena, ezinbesteko

Gertutasun handia dugu, eta asko-asko laguntzen dugu ibilbide akademikoan. Irakasleak pila bat inbolukratzen dira ikasleek aurrera egin dezaten. Klasetik kanpo ere asko laguntzen diete, gainera”, azpimarratu du Erzibengoak. Izan ere, Magale Ikastetxearen nortasunaren parte da gertutasuna, inplikazioa, eta hori argi eta garbi sumatzen dute ikasleek hasieratik. 

Honez gain, tutoretza oso hurbila dugu Magalen, familiekin eta ikasleekin harreman oso estua baita. Hala, jarraipena “ezin hobea” da Magale Ikastetxean, eta batxilergoa “era goxo batez” gainditzeko laguntzen du. “Bilerak oso maiz egiten ditugu, ongi informatuz eta orientatuz”, azpimarratu du Aitziberrek.  

“Bizitzako une oso garrantzitsu batean daude gazteak, eta Horregatik, bidelaguaukera oso importantea egin behar dute. Horregatik, bidelagun izaten saiatzen gara, ondo azalduz eskura dituzten aukerak eta bideak. Asko eskertzen digute familiek”, azaldu du orientatzaileak.  

Ezagutu hemen zer dioten bi ikasle ohik!

Gainditzeko irakasgai erosoak

Magalen hezkuntza ibilbide pertsonalizatua dugu: irakasgai bat edo beste hauta dezake ikasleak aukera batzuen artean, bere gustu edo erosotasunaren arabera. 

Hala, zehazki, batxiler teknologikotik joaten diren ikasleei samurragoa suertatzen zaie batxilergoa gainditzea Magale Ikastetxean. Alegia, Selektibitatean sartzen ez diren ‘teknologia’ edota ‘marrazketa’ irakasgaiak aukera ditzakete, ‘biologia’ eta ‘filosofia’ alde batera utziz. 

“Azterketa gutxiago egingo dituzte, eta, ondorioz, klasean atendituz gero, lan pixka bat eginez eta gustura daudela gaindituko dituzte irakasgaiak. Hori egin duten ikasle asko ditugu, eta primeran joan zaie, gero notarik behar izan ez duten karreran sartu baitira, edo nahi duten lanbide heziketako gradua egin dute”, azaldu du Erzibengoak. Beraz, irakasgai bat edo beste hautatzeak ere samurtzen du bidea. 

Honenbestez, Magale Ikastetxea aukera ederra da modu eroso eta atsegin batez batxilergoa egiteko hiru ezaugarri hauengatik: irakasleen inplikazioa, tutoretza hurbila eta irakasgai aukeraketa samurra. Magalen batxilergoa eroso egin dezakezu zure zaletasunak baztertu gabe.