Martxoaren 24 eta 25en, aukera bikaina izango duzu gure ikastetxeko Lanbide Heziketako zikloetako edota Batxilergoko informazioa jasotzeko.
COVID-19 dela eta, ATE IREKIAK talde txikietan antolatuko ditugu. Horregatik hitzordua hartzea DERRIGORREZKOA da. Sakatu hemen, utzi zure datuak eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan hitzordua baieztatzeko. Edo telefonoz deitu 943551789 hitzordua hartzeko.
Hauek dira ziklo bakoitzerako proposatzen dizkizuegun ordutegiak, (gainean sakatuz gero zikloari buruzko bideo bat ikus dezakezu):
Batxilergoa:
- Martxoak 24, 17:30
OLH:
- Martxoak 24, 19:00 Grafikagintzan
Erdi maila:
- Martxoak 24, 18:00: Instalazio Elektriko eta Automatikoak
- Martxoak 24, 18:30: Mantentze-Lan Elektromekanikoa
- Martxoak 25, 18:00: Inprimaketa Grafikoa
Goi maila:
- Martxoak 24, 18:00: Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia Argitalpenen Diseinu eta Edizioa
- Martxoak 25, 18:00: Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak
- Martxoak 25, 18:30: Automatizazio eta Robotika Industriala
Ordutegi hauetatik kanpo hitzordua nahi baduzu jarri gurekin harremanetan 943551789 zenbakira hots eginez edo bidali mezu bat: idazkaritza@salesianosurnieta.com
Zatoz gu ezagutzera!