Bartzelona – PortAventura

Magale-Salesiar Ikastetxeko DBH-4ko ikasleek gozatu ederra hartu dute Bartzelona eta Salouen

Apirilaren 29tik maiatzak 3 bitartean DBH-4ko bi gelak bidaia ludiko eta kulturala egin dute  eta baita ederki gozatu ere. Astelehenean goizeko 06:00ak eman baino lehen ikasle guztiak prest zeuden bidaia hasteko, eta puntualtasun osoz abiatu ziren Bartzelonarantz. Lehenengo egunean Montserrateko paraje zoragarriak bisitatu zituzten eta ondoren Bartzelonako Portuko bisita gidatua itsasontzian egin zuten. Hain ezagun eta ohikoak diren Ramblak, Monjuic, Sagrada Familia, Gotiko auzoa, Maremagnum ezagutzeko aukera ere izan zuten. Bidaiaren bigarren zatian, Saloura joan eta bi egunez Port Aventura parkean ibili ziren. Ikasle eta irakasle arteko giroa ezin hobea izan zen eta kurtsoko azken txanpari aurre egiteko indar berritu dira.

 

Barcelona
Barcelona

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *