Ate irekiak 2021

Ate Irekien Jardunaldiak HH, LH eta DBH

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ate Irekien Jardunaldiak

Urtarrilaren 13 eta 16an talde murriztuetan Ate Irekien Jardunaldi PRESENTZIALAK ospatuko ditugu. Segurtasun neurriak bermatu nahi ditugunez, interesatutakoek aurretikako hitzordua hartu beharko dute.

Bizi dugun egoera dela eta, aldaketarik suertatuko balitz berehala jarriko ginateke harremanetan izen emandakoekin. Informazioa ere eguneratuko egingo litzateke eta aldaketa guztiak magaleikastetxea.eus web orrian agertuko lirateke.

Maila bakoitzen izena emateko:

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza
  • Urtarrilak 16, larunbata, 11:00etan Magale Txikin

HITZORDUA ESKATU

Edo telefonoz deitu: 943551782

Ezin baduzu etorri Ate irekietara,  eskatu elkarrizketa pertsonalizatua eta ikastetxeko Hezkuntza Proiektua eta instalazioak erakutsiko dizkizugu. Eskatu zita 943551782 telefonora deituz edota formularioa betez.

Bigarren Hezkuntza
  • Urtarrilaren 13 edo 16an (aukera daiteke) Magale Salestarretan.

HITZORDUA ESKATU

Edo telefonoz deitu: 943551789

Sartu zure datuak eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan Ate Irekietako hitzordua baieztatzeko.  

Jardunaldi honetan zuretzako interesgarria den informazio guztia jasoko duzu:

  • Ikastetxeko Heziketa Proiektuaren azalpena.
  • Ikasleen testigantzak.
  • Instalakuntzen bisita.

Segurtasun neurriak

  • Gerturatutako guztiek norbere musukoarekin etorri behar dute.
  • Sarrera nagusian ikastetxeko langilegoa egongo da, segurtasun neurri guztiekin beharrezko guneetara bideratuko zaituztetenak.
  • Ordutegia errespetatzea beharrezkoa da segurtasun kontuengatik.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *