Ameriketako eskolatik jasotako zenbait gutun

Ameriketako eskola batekin ingelesa lantzen

‘Pen Pal’ ingelesa ikasteko gutun elkartrukaketarako proiektuari ekin diote berriz batxilergoko lehen mailako ikasleek. Iaz hasi ginen Ameriketako Estatu Batuetako North Harford High School’ eskolarekin harremana izaten. Ikasturte honetan esperientzia errepikatuko dugu: gure ikasleei ingelesez idatziko dizkiete kartak, eta eurek gazteleraz erantzun.

Batxilergoko lehen mailako ikasleak oso pozik dira berriro ere ‘Pen Pal’ izeneko ekimenari heldu diogulako Magale Ikastetxean. Zer den ‘Pen Pal’ formatua? ‘Karta bidezko laguna’ esan nahi du, zehazki. Hala, iaz proposamenak izan zuen arrakasta ikusirik, gutun elkartrukaketari berriz ekitea erabaki dugu. Oihane Tolosa ingeleseko irakasleak dioenez, “Ameriketako Estatu Batuetako irakasle batekin harremanetan jarri ginen iaz. Gutun bitartez hango ikasleak hemengo ikasleekin harremantzea zen helburua. Gu ingelesa ikasten ari garenez, eta hangoak gaztelera, hizkuntza-trukaketa bat egitea proposatu genion bertako irakasleari”.

Magale Ikastetxeko batxilergoko lehen mailako ikasleak
Batxilergoko lehen kurtsoko ikasleak pozik dira ‘Pen Pal’ formatu bidez gutunak bidaltzen ari direlako Amerikara

Ameriketako Maryland estatuko Pylesville herriko ‘North Harford High School’ izena du, hain zuzen, eskolak. Lehen mugimendua eurek egin zuten: iaz aurreneko gutunak bidali zizkiguten kaxa batean sarturik. Baita zenbait objektu ere. Besteak beste, jokoak, bertako dekorazio tipikoak, aldizkari bat… Guk, ordea, ingelesezko gutunez erantzun genien; hemengo jaki tipiko batzuk eta poema batzuk ere bai. Bueltan jaso genuena: euren institutuaren inguruko ingelesezko bideoak, guk entzumena ere lantzeko. “Harremana areagotzen ari da, eta guk bideoak bidali behar genizkien aurten, baina konfinamentua etorri eta ezin izan genien bidali. Hor eten zen harremana tamalez”, dio Tolosak.

Hortaz, ikasturte berriaren hasierarekin berriz harremanetan jarri gara Marylandeko eskolarekin. “Eurak konfinaturik daude etxean uneotan. Hori dela eta, irakasleak honakoa proposatu zidan: gutunak bidali ordez, bideoak bidaltzea FlipGrid izeneko interneteko programaren bitartez. Beraz, aurten batxilerreko lehen mailan diren gure ikasleek bideoak bidali dizkiete haiei gazteleraz, eta euren bideoen zain gaude orain”, azaldu du Tolosak.

North Hardord High School eskolako batxilergoa
North Harford High School eskolako batxilergoko ikasleek bidali diguten irudi bat

 ‘Pen Pal’. Ohiko formatua ingelesa lantzeko

Oso izen ezaguna da irakaskuntza munduan. Izan ere, primerako proposamena da hizkuntzak ikasteko, gure kasuan, ingelesa. Gutun bitartez egiten den hizkuntza-trukaketa hau ikasleek gustura asko jasotzen dute. “Aurten 33 ikasle ditugu batxilerreko lehen mailako klasean, eta eurak ere 33 dira; beraz, oso ondo enkajatzen dute. Beraz, polita izango da oso”, azpimarratu du Tolosak.

North Harford High Schoolen logotipoa dugu honakoa
Ameriketako eskolaren irudia

Horren dute gustuko formatua, ezen lehengo urtean parte hartu zuten ikasleek Ameriketakoekin harremanetan jarraitzen duten. Hau da, batzuk harremana izaten segitzen dute Instagram bidez: tarteka argazkiak eta mezuak bidaltzen dizkiote elkarri. “Aurtengo ikasleak, adibidez, oso emozionatuta daude. Kaxaren bat bidali nahi diete edo zerbait. Proiektua gustuz hartu dute, natibo batzuekin harremantzen baitira, eta horrek asko motibatzen ditu idazterako unean. Alegia, ondo egiten saiatzen dira, kanpora baitoaz gutunak”.

Hori gutxi balitz, ikasle bakoitzak bere pertsona du, bikoteka jartzen ditugulako, “eta aurtengoak, esaterako, urduri daude ea nor egokituko zaien”, dio irakasleak. Hortaz, ingelesa lantzeko modu original bat izateaz gain, giza harremanak ere jorratzen dituzte. Eta hori Magale Ikastxearen filosofiaren bat dator erabat. Oso ekimen polita da zentzu guztietan, eta joango gara guztiaz informazio gehiago ematen.

Magale Ikastetxeko batxilergoko lehen mailako ikasleak
Ameriketako eskola batekin ingelesa lantzen ari dira Magale Ikastetxeko lehen mailako batxilergoko ikasleak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *