fbpx

ADIMEN EMOZIONALA IKASLEAK

AKOPAINAMENDUA IKASLEAK

Magale-Salestarrak ikastetxeko ikasleei zera eskaini nahi dizuegu banakako laguntza saioetan, ORIENTAZIO ETA EMOZIOEN UNITATEtik: bideratzaile batekin zuen bizitzako zenbait alderdiren inguruan lan egiteko eta partekatzeko aukera, nolabait zuen arreta, ezinegona, interesa eta, agian, kezka sortzen duten alderdiak, hain zuzen ere. Kasu hauetarako izan daiteke lagungarria:

Zure helburuak lortzen saiatzeko

Maila pertsonal eta profesionalerako orientazioa jasotzeko

Erabakiak hartzen ikasteko

Zure burua ahalduntzeko

Zure motibazioa handitzeko

Nahasmen egoera batetik irteteko

Diozuna sakontasunez entzuteko

Errepikatzen ari den egoera emozionalen batetik irteteko

Laguntze prozesu hau bideratzailearekin astean ordu betez bilduz egingo litzateke, bientzat bateragarria den egun eta uneren batean, hainbat astez, harik eta amaitzeko unea iritsi dela konturatzen garen arte. Horretarako, konfiantza, segurtasun eta konfidentzialtasun giro bat sortzen saiatuko gara, modu irekian eta sakontasunez lan egiteko prest senti gaitezen. ORIENTAZIO ETA EMOZIOEN UNITATEAk eskaintzen duen laguntza hori doakoa da.

Ikasturtearen edozein unetan laguntza jasotzeko interesa sentitzen baduzu, esteka honetan duzu eskaera egiteko inprimakia.

                              Izen-emate formularioa. KLIKATU

Ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara.

OHARRA: adin txikikoa izanez gero gurasoen edo arduradunen onespena beharrezkoa izango da.