5 days to dance

“5 DAYS TO DANCE” proiektua

SAROBE ARTE ESZENIKO GUNEAren 25. Urteurrena ospatzen ari diren honetan, Urnietako Udalak 3. DBHko ikasleei “5 DAYS TO DANCE” proiektua ordaindu die.

Jarraien aipatzen de informazioa SAROBE WEB gunetik lortuta dago:
DE LooPERS-dance2gether” dantzakonpainiak garatzen du —Wilfried van Poppel eta Amaya Lubeigt dantzari eta koreografoak dira aipatutako konpainiako kideak. “Pertsonak elkarrekin dantzatzeko gai badira, elkarrekin bizitzeko gai ere badira” da proiektu pedagogiko honen
oinarrian dagoen esaldia. Dantzak gazteengan eragin positiboa duela eta ikasleen garapen pertsonala eta soziala aberasten duela dioen ideiatik abiatuta osatu da 5 Days to dance proiektua.

Magale ikastetxeko DBH 3.mailako ikasleek aste batean zehar ikasketa-plana eten egingo dute, artistekin batera oinarrizko koreografia bat prestatzeko.

“ETXEAN, BAI GOXO ETXEAN” koreografia. Barraskiloaren sekretua beti etxean sentitzea da.

“Etxean, bai goxo etxean” errefuxiatuei, etorkinei, eta muturreko arrazoiengatik lekualdatu eta euren etxetik urrun etxe berria eraiki behar duten pertsonei eskainita dago.

Etxe asko apurtu egiten dira, haurtzaroak suntsitu egiten dira, errespetua ahaztu egiten da eta indarkeria pertsona askoren bizitza-lagun egiten da. Etxeko indarkeria, genero indarkeria… mina, pertsona eta familia askoren bizitzaren jabea da.
“etxean, bai goxo etxean”-en, seguru eta maitatuta bizitzeko etxe baten parte izatearen sentimenduari dei egiten diogu, ingurune errespetatu eta partekatu batean, familian zein gizartean.
Koreografia honekin nahikoa da esan nahi dugu! Errespetuaren, maitasunaren, harmoniaren eta bizitzearen alaitasunaren alde borrokatu nahi dugu.
Gure gorputzarekin, gure sentimenduekin, gure iraganarekin, gure orainarekin eta gure etorkizunerako itxaropenarekin erronka berrietara ausartzen gara, asaldatzen gaituzten ingurune berrietara, eta gure baitan beste errealitate eta etxe bat bilatzera behartzen gaituzte.
Bizitzaren aldaketa bakoitzean, ezinbestean, gure etxea bilatzen dugu.
Gainerako pertsonekin bizitzea, gu babestea, gu onartzea, bakoitza egoera berrietara egokitzea.
Oroitzapenak eta ametsak, kaosa eta harmonia. Zerbait berria deskubritu eta balioetsi egiten da!
Lotzen gaituena bilatzen dugu. Denok ditugun beharrak.
Gutako bakoitzak dugun positiboa, eta partekatu eta jaso dezakeguna.
Bizitza duin baten itxaropena.
Oso etxe pertsonala… etxe partekatua!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *