DBH3 Lizarran

3.DBH-ko ikasleak Lizarran

Maiatzaren 16 eta 17an, 3.DBH-ko ikasleek Lizarran egin zuten kurtso amaierako egonaldia. Bertan, naturaz gozatzeaz gain, ikasle eta irakasleen arteko elkarbizitza sendotu zuten.

Egonaldiari hasiera Bakedanon eman zioten; bertan autobusetik jeitsi eta Urederrara abiatu ziren. Eguraldi zoragarria lagun zutela, bertako paraje ederrekin txundituta geratu ziren. Bakedanora itzuli eta bertan bazkaldu ondoren, Lizarrarako bidea hartu zuten. Bertako kanpinean gauzak utzi eta arratsaldean gozatu ederra hartu zuten igerilekuan.

Hurrengo egunean, ostirala, eguraldiak aldaketa nabarmena izan zuenez, kayak egitearen ideia aldatu beharra izan zuten eta herrian bertan dagoen rokodromora joan ziren eskalada munduan lehen hurratsak eman zitzaten. Laguntzaile zituzten monitoreek oinarrizko teknikak irakatsi eta hantxe ibili ziren paretetan gora eta behera.

Egonaldia labur samarra izan zela zioten ikasleek baina kurtso amaierarako pilak ongi kargatuta etorri zirela azpimarratu zuten.

Sakatu hemen bideoa ikusteko.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *