2019-2020 Beka deialdia

2019-2020 Ikasturterako BEKAK ETA LAGUNTZAK

Eskaera datak:  Irailaren 30etik urriaren 29ra

1.– Joan den urtean beka eskabidea egin zuten ikasleei, beka inprimakia beteta gelan emango zaie. Hauek bi aukera dituzte:

  • Eusko Jaurlaritzak bidalitako proposamenean agertzen den informazioarekin ados bazaude balioztatu bakarrik egin behar duzu. Sakatu hemen balioztatzeko.

Edo ikastetxeko idazkaritzan entregatu.

  • Aldiz, dokumentazioa aurkeztu edota zure eskabide-proposamenean zerbait aldatu behar izanez gero, aplikazioan bertan egin beharko duzu. Horretarako, esteka honetan dituzun identifikazio-aukeren bitartez autentifikatu beharko duzu zeure burua: Aplikazioaren sarrera

Edo  ikastetxeko idazkarizan.

Magale-Presentacion ikastetxeko idazkaritzako ordutegia: 8:30 – 13:00 / 15:00 -17:00 Astelehenetik – ostegunera. (8:30-14:30 Ostiraletan)

Magale – Salestar ikastetxeko idazkaritza ordutegia: 8:00-13:30 / 15:00-17:00 Astelehenetik – ostegunera. 8:00-14:00 Ostirala

 

2.- Beka berriak ( Beka Eusko Jaurlaritzari 1. aldiz eskatzen diotenak)

  • On line irailaren 30etik urriaren 28ra
  • Presentziala ikastetxeko idazkaritzan, ordutegia: 8:00-13:30 / 15:00-17:00

Eskabidea ikaslearen tutore legalak osatu behar du; 18 urtetik gorakoek beraiek bete dezakete.

Eskaera BERRIAK egiteko hiru aukera daude:

  • On line txartel elektronikoaren bidez
  • On line posta elektronikoarekin identifikatuz
  • Presentziala, ikastetxeko idazkaritzan.

Gai honen inguruan informazio gehiago jaso nahi izanez gero sakatu hemen.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *